Datuen babesa
Ontzi Jokoa Tolosaldeko Mankomunitatearen kanpaina da, eta webgune honetan biltzen diren datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Mankomunitatea da. Orri honen bidez, Mankomunitateak bere Datuak Babesteko Politika eskura jarri nahi du, azkar eta erraz.
Politika hau datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen araudia kontuan hartuta landu da. Haren helburua da datuen titularrei beren datuen tratamenduari buruzko informazioa ematea: tratamenduen helburuak, eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak, informazioa gordetzeko epeak eta segurtasun-neurriak, besteak beste.
Politika hau Mankomunitatearen zerbitzuen eta webguneen bidez zuzenean jasotako informazioari aplikatzen zaio, Ontzi Jokoa kanpainaren webgune hau barne.
Tratamendu-jardueren erregistroa
Tolosaldeko Mankomunitatearen ardurapeko tratamenduen helburuak tratamendu-jardueren erregistroan zehazten dira. Esteka honetan kontsulta eta deskarga dezakezu.
Kanpaina honetako zozketan parte hartzeko inprimakiaren tratamenduari buruzko informazio zehatza Pribatutasun politikan duzu.
Tratamenduei buruzko informazio gehigarria
Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 13. eta 14. artikuluek zehazten dute zer informazio eman behar zaion interesdunari bere datuak biltzen direnean. Informazio hori bi geruzatan ematen da: oinarrizko informazioa inprimakietan bertan, eta gainerakoa, bigarren geruza, atal honetan eta Pribatutasun politikan.
Tratamendu guztietarako informazio komuna
- Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: osk@oscargalindo.com
- Ez dago aurreikusita datuak hirugarren herrialdeetara transferitzea.
- Kontrol-agintaritzari, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari (avpd.euskadi.eus), erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu.
- Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezabatzeko (ahazteko eskubidea) eskubideak baliatu ahal izango dituzu, baita tratamendua mugatzeko eta datuen eramangarritasunerako eskubideak ere.
