ONTZI JOKOA
Hondakinen sukaldean, zu zara protagonista
Abenduaren 1etik aurrera, Tolosaldean hondakinak ondo bereizteko modu jostagarri bat heldu da. Sartu jokoan, ezagutu programa eta bihur zaitez Birziklapenaren Txef.
ZER DA ONTZI JOKOA?
Kontzeptu erraza da: edukiontziak sukaldeko osagai bihurtu ditugu. Astero, Tolosaldeko sukaldari batek edukiontzi bati lotutako menu berezi bat sortuko du, eta zuk, jokoaren bidez, zure birziklapen-maila neurtu ahal izango duzu, umorez eta lehiaketa-giroan.
URDINA
Papera eta kartoiaOntzi honetan paper zein kartoiez osatutako hondakinak bota ditzakezu, betiere garbi, koipe orbanik gabe eta plastikorik gabe badaude. Hemen sartuko ditugu gaileta-kaxak, paper zaharrak, opari-papera, egunkariak, aldizkariak eta arrautza-kartoia.
MARROIA
OrganikoaJatorri begetal edo animaliatik datorren hondakin biodegradagarria sartu behar da hemen. Fruta eta barazki hondarrak, kafe-hondarrak, arrautza-oskolak, haragi eta arrain hezurrak, eta lore edo landare zimelak bota ditzakezu.
BERDEA
BeiraBeirazko ontziak soilik bota behar dira, taparik edo kortxorik gabe. Ardo edo ur botilak, eta mermelada edo kontserba potoak bota ditzakezu. Inoiz ez bota kristala (ispiluak, edalontziak, bonbillak) ezta portzelana ere.
HORIA
Ontzi arinakPlastikozko, metalezko, brik motako eta orain egurrezko ontziak ere bota behar dira bertara. Ur edo freskagarri botilak, jogurt potoak, kontserba latak, esne brikak, eta plastikozko poltsak eta marrubi kaxak sartzen dira. Ez dira plastikozko jostailuak edo taperrak bota behar, ez baitira ontzi arinak.
GRISA
ErrefusaBirziklatu ezin diren hondakinak botatzeko da. Pixoihalak, konpresak, erratzaren hautsa, zigarro-kinak, eta apurtutako zeramika edo kristala (ez beira) sartu behar dira bertan.
ARROPAK
Arropak eta osagaiakBerrerabili edo birziklatu daitezkeen arropa eta osagaiak sartzeko edukiontzia da. Alkandorak, prakak, izarak, eskuoihalak, eskularruak, gerrikoak eta oinetakoak bota ditzakezu, poltsa itxi batean sartuta uztea gomendatzen delarik.
KAFE KAPSULAK
Kafe kapsulen edukiontziaKafe zein infusio kapsulak biltzeko prestatutako ontzi berezia da (herri askotan edukiontzi txikiagoak izaten dira, laranjak edo gris-laranjak, edota saltoki eta gune zehatzetan egoten dira). Aluminiozko zein plastikozko kapsulak bota ditzakezu bertara, plastikozko edo aluminiozko bilgarria eta barruko kafe-hondarra bereizi eta behar bezala birziklatu ahal izateko.
OLIOA
Erabilitako olioaSukaldean erabilitako olioa jasotzeko edukiontzia da. Olioa hoztu ondoren, ondo itxitako plastikozko ontzi batean (adibidez, ur edo freskagarri botila huts batean) sartuta bota behar da bertara. Garrantzitsua da jakitea hemen ezin dela motor-oliorik edo olio industrialik bota.
GARBIGUNEA
MinigarbiguneaEtxean sortzen diren hondakin berezi eta arriskutsuak uzteko gunea da. Pilak, bateria zaharrak, pintura potoak, fluoreszenteak, etxetresna elektroniko eta elektriko txiki zein handiak, altzariak eta koltxoiak eraman behar dira hona.
EGITARAUA
Abenduak 111:00
Aurkezpen publikoaKanpainaren aurkezpen ofiziala, Zerkausian (Tolosa).
Abenduak 1118:00-20:00
Gertuko magiaMagia Villabonako Berdura plaza inguruan.
Abenduak 1911:00-13:00
Kale-ekintza“Urrezko minutua” erronka Tolosako azoka inguruan, epaimahai umoretsu batekin.
Abenduak 2611:00-13:00
Kale-ekintzaAzken “Urrezko minutua”, Tolosako azoka inguruan.
Abenduaren 1etik aurrera
Ontzi Jokoaren quiza eta zozketakHondakin desberdinak edukiontzietan sailkatzeko online jokoa eta asteko zozketetan parte hartzeko aukera, urtarrilaren 4ra arte.
JOLASTU
Hasi jolasten
ZERGATIK KANPAINA HAU?
Tolosaldean, errefusara botatzen diren hondakinen % 53,39 ez litzateke bertan egon behar, material birziklagarriak baitira. Horietatik % 40,23 materia organikoa da eta % 13,16 ontzi arinak. Organikoan aldiz, material desegokien portzentaia % 4,73 da; kontuz, honek ezin du % 5 gainditu.
Gaikako bilketaren kantitateak ere behera egin du azken bost urteotan: % 67,78koa zen 2021ean, eta % 64,29koa 2025ean.
Horregatik jarri du Tolosaldeko Mankomunitateak martxan Ontzi Jokoa, herritarren parte-hartzearekin eta modu erraz eta jostagarrian emaitzak hobetzeko.
Tolosaldeko errefusaren hodakinak
- %46,61 Benetako errefusa
- %40,23 Materia organikoa
- %13,16 Ontzi arinak
2021etik bereizketa kantitateak % 3 behera
MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Noiz hasten da kanpaina?
Abenduaren 1ean, aurkezpen publikoarekin, Zerkausian (Tolosa). Ondoren, hiru kale-ekintza egingo dira: gertuko magia abenduaren 11n Villabonan, eta “Urrezko minutua” erronka abenduaren 19an eta 26an, Tolosako azoka inguruan.
Nola parte hartu dezaket?
Sartu jokoan online noiznahi, edo parte hartu kalean antolatuko ditugun ekintzetan. Asteko zozketan sartzeko, amaitu jokoa, 15 galderetatik gutxienez 12ri erantzunda, eta bete inprimakia. Nahi adina aldiz joka dezakezu, baina aste bakoitzean zure parte-hartze guztiak bakar bat bezala zenbatuko dira. Parte-hartze bakoitza aste horretako zozketan bakarrik sartzen da: zozketa guztietan sartu nahi baduzu, jolastu eta bete inprimakia astero.
Zer irabaz dezaket?
Astero “Birziklapenaren Txef” titulua eskura dezakezu. Gainera, abenduaren 1etik urtarrilaren 4ra, astero zozketa bat egingo da aste horretan parte hartu dutenen artean (bost zozketa guztira). Irabazleak egun hauetan iragarriko ditugu: abenduaren 9an, 16an, 23an eta 30ean, eta urtarrilaren 7an. Saria 60 €-ko erregalu-bonu bat izango da, Tolosaldeko ostalaritzan gozatzeko. 18 urtetik gorakoek eta Tolosaldeko 28 udalerrietako batean bizi direnek har dezakete parte. Informazio guztia zozketaren oinarrietan.
Nire herrigunea parte hartzen ari da?
Bai, Tolosaldeko 28 udalerri guztiek parte hartzen dute kanpainan.
Non jarraitu ditzaket eguneratzeak?
Instagramen (@tolosaldeko.mankomunitatea) eta webgune honetan bertan.
