Lege oharra
Ontzi Jokoa Tolosaldeko Mankomunitatearen kanpaina da. Webgune hau Tolosaldeko Mankomunitatearen jabetzakoa eta ardurapekoa da; aurrerantzean, ARDURADUNA.
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen Legea (IGZL)
ARDURADUNAK honako dokumentu hau jartzen du erabiltzaileen eskura, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak (BOE 166. zk.) ezarritako betebeharrak betetzeko eta webgunea erabiltzeko baldintzen berri emateko.
Webgunera sartzen den pertsona oro erabiltzaile bihurtuko da, eta hemen jasotako xedapenak eta aplikagarria den beste edozein lege-xedapen zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du.
ARDURADUNAK webgunean ager daitekeen edozein informazio aldatzeko eskubidea gordetzen du, erabiltzaileei aurrez abisatzeko edo jakinarazteko betebeharrik gabe. Nahikoa izango da aldaketak webgune honetan argitaratzea.
1. Identifikazio-datuak
- Webgunea: Ontzi Jokoa kanpainaren webgunea
- Titularra: Tolosaldeko Mankomunitatea
- IFZ: P7004501H
- Egoitza: Bazurka Industrialdea 50, 20260 Alegia (Gipuzkoa)
- Telefonoa: 943 676 216
- Helbide elektronikoa: info@tolosaldekomankomunitatea.eus
- Webgune nagusia: tolosaldekomankomunitatea.eus
2. Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak
Webgunea, bere programazioa, edizioa, konpilazioa eta funtzionatzeko beharrezkoak diren gainerako elementuak, diseinuak, logoak, testuak, ilustrazioak eta grafikoak barne, ARDURADUNAREN jabetzakoak dira edo, hala badagokio, ARDURADUNAK horiek erabiltzeko lizentzia edo egileen berariazko baimena du. Webguneko eduki guztiak jabetza intelektual eta industrialari buruzko araudiak babesten ditu.
Elementu horiek osorik edo zati batean erreproduzitzeko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko eta merkaturatzeko, ARDURADUNAREN aldez aurreko idatzizko baimena beharko da beti. Aldez aurretik baimendu gabeko edozein erabilera egilearen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen urraketa larritzat hartuko da.
Webgunean ager daitezkeen eta ARDURADUNARENAK ez diren diseinu, logo, testu edo grafikoak beren jabeenak dira, eta horiek dira haien inguruan sor litekeen edozein gatazkaren erantzuleak. ARDURADUNAK berariaz baimentzen du hirugarrenek webguneko eduki zehatzetara edo hasierako orrira zuzenean estekatzea.
Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen balizko urraketei edo webguneko edozein edukiri buruzko oharrak egiteko, idatzi helbide honetara: info@tolosaldekomankomunitatea.eus.
3. Erantzukizunetatik salbuestea
ARDURADUNA bere webgunean argitaratutako informaziotik erator daitekeen edozein erantzukizunetik salbuetsita dago, baldin eta ez badaki informazio hori hirugarren batek manipulatu edo sartu duela edo, jakinez gero, arduraz jokatu badu datuak kentzeko edo haietarako sarbidea eragozteko.
Cookieen erabilera
Webgune honek ez du bisitarien nabigazioa aztertzeko edo publizitaterako cookierik erabiltzen. Informazio gehiago Cookie politikan.
Esteken politika
Webgune honetatik hirugarrenen webguneetara jo daiteke; besteak beste, Ontzi Jokoa jokoaren plataformara eta Mankomunitatearen sare sozialetara. ARDURADUNAK ezin dituenez beti kontrolatu hirugarrenek beren webguneetan jartzen dituzten edukiak, ez du horien gaineko erantzukizunik hartzen. Edonola ere, legeriaren, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoa izan daitekeen edukirako esteka berehala kenduko du, eta eskumena duten agintariei jakinaraziko die.
Webgune hau behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko berrikusi eta probatu da. Hala ere, ARDURADUNAK ezin du baztertu programazio-akatsak egotea edo ezinbesteko kasuak, hondamendi naturalak, grebak edo antzeko egoerak gertatzea, webgunera sartzea ezinezko egin dezaketenak.
IP helbideak
Webgunearen zerbitzariek automatikoki hauteman ditzakete erabiltzailearen IP helbidea eta domeinu-izena. Informazio hori zerbitzariaren jarduera-erregistro batean gordetzen da, eta estatistika-neurketetarako bakarrik erabiltzen da (orri-ikustaldiak, bisita kopurua, sarbide-puntua eta abar).
4. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Webgune honekin edo bertan garatzen diren jarduerekin lotutako edozein auzi edo gai ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko da. Haren erabileratik eratorritako edo harekin lotutako gatazkak ebazteko eskumena ERABILTZAILEAREN egoitzako edo betebeharra betetzen den tokiko epaitegi eta auzitegiek izango dute.
